lunes, 23 de noviembre de 2015

ONGI ETORRI



HELBURUA                     DISFRUTATZEA



ZER DIOTE PILOTAN JOLASTEN/JOKATZEN EZ DUTEN EMAKUMEEK?



Emakumea zara?  Zure bizitzan txoko bat utzi nahi diozu kirolari? Jende berria ezagutu eta ongi pasatu nahi duzu?
Zure txanda da emakume! Ez ezazu gehio pentsatu eta etorri gure proiektua ezagutzera! Ikusiko duzu nola euskal pilotan emakumeok ere badugun zer esan.
Bestalde, zure adina, egoera fisikoa, pilotaren ezezagutza... ez dira arazo izango; gure helburu nagusiak ludikoak baitira. Harrigarria ezta?
Gure proiektuaren informazio gehiago nahi izatekotan, gure blogari begirada bat bota eta ikusiko duzu zeinen ondo pasatzen dugun elkarrekin eta aldi berean kirola eginez, gure ondare kulturala den euskal pilota nola ikasten dugun.

Gure blogan  behar duzun informazio guztia aurkituko duzu: gure entrenamenduen azalpena, argazki eta bideo anitzez  josita, baita gurekin kontaktatzeko beharrezko informazio guztia eskuragarri. Beraz, emakume, ez daukazu aitzakirik gure taldea ezagutzeko!
Gure poiektuaren nondik norakoak azalduko dira hemen, gurera emakume gehiago hurbiltzeko helbururarekin.


Beraz utzi lotsa, ardurak, lana, estresa eta dena delakoak alde batera eta egiozu txoko bat kirolari zure egunerokotasunean! Zatoz emakumea pilotarira...ongi pasatzera! Ikastera! Lagun berriak egitera!









EMAKUME PILOTARI ENTRENATZAILEAREN HITZAK

15 comentarios:

  1. Aupa talde, zuen blogari bistarazu bat eman ondoren, honako ondorio ezberdin batzuk ateratzeko gai izan naiz:
    1- Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez: Informazio iturri ezberdinak erabili dituztela ikus daiteke: zenbait elkarrizketa, dokumenturen bat … Aurkezpenaren argitasuna nabaria dela esango nuke, dena nahiko txukun antolatuta agertzen baita blog honetan. Ikt tresnei dagokionez, zenbait bideo eta argazkiren ebidentzia badago hemen, entrenamenduetan eginiko ariketen bideoak, argazki ezberdinak … Aipatutako moduan bloga nahiko ordenatuta ageri da, oso modu egokian. Ortografia akatsen bat izanagatik ere, hizkuntzaren aberastasuna egokia da, nahiz eta beti hobetzea dagoen.
    2- Ebaluazio irizpide zehatzei dagokionez: Garbi adierazten dute zer erakunde mota diren eta beraien helburu nagusia zein den, disfrutatzea alajaina. Instalazioei ere ematen diete beraien garrantzia, zenbait argazki geure eskura jarriz. Beraien esperientziak entrenamenduetan gure eskura jarri dituzte eta eurekin kontaktatzeko modua ere bai. Orokorrean, irizpide zehatz gehienak egoki betetzen dituen bloga da honako hau. Zerbait faltatzekotan, jardueren arloa aipatuko nuke, nire ustetan irteera desberdin batzuen aukera eskaini beharko lukete.
    3- Kalifikazioari dagokionez, esandako guztia kontutan hartuta , 9-koa ezarriko nieke.
    4- Ander Garin, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1.maila.

    ResponderEliminar
  2. Bikaineko bloga dela uste dut, oso interesgarria eta erakargarria. Antolamendu ona du eta argia da. Ikt tresna desberdinak erabili dituzte, eta baita informazio iturri anitz. Taldeko elkarlana primeran ikusten da. Frontoietara hurbildu eta elkarteko emakumeekin aritu izan dira. Entrebistak grabatu dituzte eta baita haien buruak elkarteko emakumeekin palan aritzen. Gaiaren eta blogaren proiektuarekin buru belarri sartu direla dirudi. Hau guztia blogak hurbilagoa bihurtzea ahalbidetzen du. Hizkuntza aberatsa eta aproposa erabili dute, nahiz eta akats ortografikoren bat izan. Zer erakunde mota diren eta zein den haien helburua argi adierazten dute. Orokorrean oso blog ona iruditu zait, eta 9´75eko nota jarriko nioke.
    Nayla De Andres (1.maila JFKZ)

    ResponderEliminar
  3. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  4. 1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte. Elkarrizketak gauzatu dira, liburuak eta artikuluak irakurri eta aztertu dituzte, espezialitate horiek praktikatzeko instalazioak bisitatu eta aztertu dira. Aurkezpenari begira, oso ordenatua, erakargarria eta argia da eta atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera, hots,bloga erabilterraza da. IKT ugari erabili dituzte; argazkiak eta bideoak batez ere. Gainera, sortutako materiala oso didaktikoa da. Kolaborazio lana nabaria da, taldekide guztiak ageri dira. Hau da, parte hartzea ziurtatua da. Kozka bakarra, elkarrizketan, guztiek ez dituztela galdera egiten. Hizkuntza aberastua eta argia, ortografia akats gutxikoa.
    2. Erakunde mota eta helburua argi adierazten dute. Gainera, konpetizioa ez dela eta ongi pasatzeko mugimendua dela azpimarratzen dute. Nori zuzendua dago garbi uzten dute. Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioak agertzen dira. Eskuragarri duten materiala aurkezten dute. Ikastaro edo topaketetara gonbidapena egiten dute eta harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria eta abar ageri dira.
    3. Nire kalifikazioa: 9,5
    4. Pablo Lopez Martinez (1. maila JFKZ)

    ResponderEliminar

  5. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak

    Blog honetan iturri desberdinak erabili dituzte informazioa bilatzeko, eta ondoren informazio hori bloga osatzeko erabili dute. Blogean erraz aurkitu daiteke informazio guztia, oso argia da bloga eta atal desberdinetan ezberdindu dituzte. IKT tresnen inguruan, esan behar da bideo eta argazki ugari daudela blogean; are gehiago, atal oso bat argazkiei buruz da “ARGAZKI BILDUMA” delakoa, hain zuzen. Blogaren diseinua oso ondo dago, nire gusturako agian ilunegia da, alaitasun gehiago adieraztea ondo legokeela uste dut, atzeko argazkia zuri-beltzean izan beharrean koloretan, diseinua ere tono ilunetan izan beharrean koloretsuagoa…Hala ere, hori bakoitzaren araberako zerbait dela iruditzen zait. Nabaria da denek lan egin dutela blog hau osatzerako garaian, izan ere, bakar batek edo batzuk egingo balute lana, ez lukete denbora izango blog guztia eratzeko. Bestetik, eta atal honekin amaitzeko, hizkuntzaren aldetik aberatsa da bloga.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak

    Sarrera bat badu blogak eta oso argi azaltzen du blogaren helburuak, erakargarria egiten du proiektua eta blogaren laburpen bat egiten du.
    Antolatzaileei dagokionez, ez dute atalik antolatzaileei dedikatua baina, askotan aipatzen dute talde desberdinak biltzen direla herri bakoitzean eta nola egiten duten “lan”. Argi uzten dute edozein emakumek parte har dezaketela “Emakumea Pilotari” proiektuan, jolasteko gogoa badute eta ondo pasatzeko gogoa badute beti ere. Instalazioen inguruan, atal bat dago blogean hauei erreferentzia egiten diena eta instalazio bakoitzaren inguruan informazioa ematen dute. Behar den materialari buruz ez dute gehiegi azaltzen, izan ere entrenamenduak egiteko palak eta pilotak bakarrik behar omen dituzte, eta emakumea pilotari eguneko gastuak ez dituzte proiektuaren barnean sartzen. Helburu nagusia disfrutatzea dela argi uzten dute. Jarduera mota eta kopurua aldakorra da baina ondo azalduta dagoela uste dut. Gastuen inguruan atal bat du blogak eta bertan daude azalduta gastuak. Lehen aipatu bezala, proiektua erakargarria egiten dute hasierako sarreran nire ustez. Astero geratzen dira talde hauek pilotan aritzeko, eta hori da antolatzen diren ekintzak, eta gainera emakumea pilotari eguna ere badaukate. Gainera bitxikerien atal bat dago blogean eta baita kontaktuan jartzeko atala ere; amaitzeko, erreferentzien atala ere badute, hala ere, argazkiak nondik atera dituzten ez dute jarri, eta behar dela uste dut.

    Kalifikazioa: 9

    Maria Granado Arrieta
    Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzien 1. maila.

    ResponderEliminar
  6. Bloga oso ondo dagoela iruditu zait. Elkarrizketa asko egin dituzte bideoak erabiliz eta horrek jendearen interesa pizten du. Gainera, bloga erabiltzeko erraza da eta era argi batean azalduta dago. IKT tresnei dagokienez ez daukat ezer zuzentzeko argazkiak, bideoak eta esteka ugari erabili baitituzte. Horrez gain, bideoetan blogeko partehartzaile guztiak agertu dira eta guztiek hartu dute parte. Ez dut ortografia akats nabarmenik ikusi. Helburuak ondo zehaztu dituzte sarreran baina sakontasun gutxirekin.Aurreikusitako sarrerak eta gastuak, jarduera motak eta material baliabideak ondo zehazturik daude. Harremanetarako telefonoa eta helbidea ere ageri dira. Blogari musika jartzea lan gehiago suposatu du eta argi ikusten denez honek bloga aberasten du.
    nire nota hurrengoa da: 9,75
    Julio Pastrian, JFKZ-en fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar
  7. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  8. 1. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez, datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituztela ikusi dut, elkarrizketak gauzatu dira, eta liburuak eta artikuluak interesgarriak iruditu zaizkit. Aurkezpena argia da, ongi ordenatua eta Euskara nahiko aberatsa darabil, baina grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak faltan bota ditut egia esan…Bideoak, audioak, argazkiak… erabili dituzuela ikusi dut, baina zaila egin zait horietatik zuen kolaborazio lana aztertzea. Blogaren diseinua gustuko dut, nahiko modernoa da eta irakurterraza, eta lehenago esan dudan bezala idatzia argia da. Ortografia akats gutxikoa.
    2. Nire ebaluazio irizpideei dagokienez, garbi ikusten da beraien helburu nagusia ongi pasatzea dela eta entrenamenduetako esperientziak eskuragarri jarri dizkigute. Orokorrean, bloga oso ongi dago, baina hobetu nahi baduzue irteera ezberdinak burutzeko akera eskaini beharko zenukete.
    3- Kalifikazioari dagokionez, aurretikoa kontuan izanik nire nota ondorengoa da: 9
    4- Axier Arteaga Garayalde, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1.maila.(1.E)

    ResponderEliminar
  9. 1-Ebaluazio irizpide nagusiak:
    Informazio iturri asko erabili dituzte eta elkarrizketa asko egitea azpimarratuko nuke. Aurkezpena oso egokia iruditu zait, orrialde asko dituenez erraz bila daiteke informazioa. IKT tresnei dagokienez, oso landutako bloga da, bideo asko ditu eta zer esanik ez argazkien inguruan, atal hau oso ongi landua. Blogaren diseinua egokia iruditu zait, hau da, erabilterraza. Talde lana aldarrikatzen da, bideoetan ageri baitira. Hizkuntza aberatsa erabili dute.
    2-Ebaluzio irizpide zehatzak:
    Beraien helburua sarreran bertan azaldu dute eskema baten bidez (helburua—disfrutatzea). Esan beharra daukat ideia egokia iruditu zaidala hasieratik helburua zein den garbi uztea modu horretara. Parte hartzaileak zeintzuk diren oso garbia da, emakumeak. Instalazioen atala oso landuta dago. Giza baliabideak ondo azalduta daude. Zer material erabiliko duten ere ageri da. Jarduerak azaldu dituzte, entrenamenduen bideoak eta guzti aurki ditzakegu. Diru kontuen nondik norakoa ere ageri da. Erakartzeko baliabide gisa kaleko emakumeei eginiko elkarrizketak jarri dituzte, oso erakargarria benetan. Ikastaroak ongi azalduta daude. Harremanetan jartzeko moduak ageri dira. Erreferentzietan ongi daude. Aukeratu duten gaia oso aproposa eta interesgarria iruditu zait.
    3-Kalifikazioa: Lan bikaina egin dute, nik ezarritako nota: 10
    4- Jon Mikel Azpiazu Zubeldia, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila.

    ResponderEliminar
  10. 1-Ebaluazio irizpide nagusiak:
    Nabaria da informazio iturri asko eta anitzak erabili dituztela.Elkarrizketei dagokionez, ondo landu dituzte,bideo eta guzti, baina faltan botatzen dut haientzat eremu edo pestaña berezi bat. Aurkezpenari dagokionez, esan behar dut informazio oso ondo dagoela bananduta, eta azpimarratu nahiko nuke “pestaña desplegable”-ak erabili izana baliabide gisa blogari argitasuna emateko; ideia fina benetan. IKT tresnen arloa oso era kompletoan dago landuta; bideoak, argazki ezberdinak.. Blogaren diseinua ere ondo planteatuta dago; sinplea baina dena eskuragarri eta modu errezan.Taldeko partaide guztiak blogean lan egin dutela nabaria da, eta horren adibide dira bideoak. Hizkuntzaren arloa, nahiz eta akats txiki batzuk eduki, oso ondo dago.
    2-Ebaluzio irizpide zehatzak:
    Oso ideia ona iruditu zait sarreran haien helburua argi uztea, konfusiorako lekua utzi gabe.. Nori dagoen zuzenduta bloga era argi uzten dute.Instalazioen eta Giza baliabideen atalak ondo azalduta daude. Zer material erabiliko duten ere ageri da. Materiala eta entrenamendua ondo azaldu dituzte ere, eta haientzat eremu berezi bat eskeintzea eskertzen da. Diru kontuak ageri dira eta jendea haiekin harremanetan jartzeko bideak utzi dituzte.
    Amaitzeko, nire kalifikazioa 9.5 dela jakinarazten dut.
    Mikel Carlos De Vergara Zudaire, JFKZ 1.maila

    ResponderEliminar
  11. 1. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokionez,Bloga osatzeko informazio iturri desberdinetatik atera dute informazioa ( elakarrizketaren bat, dokumentuak,...). Blogaren egituraren aldetik, egokia dela esango nuke gauzak erraz aurkitzen dira eta informazioa ordenatuta dago. Aurkezpenarekin jarraituz, argia eta erakargarria dela esago nuke, hala ere, diseinua oso iluna dela esango nuke. Blogean bideo eta argazki asko daude zeinek bloga ikusgarriagoa egiten dute eta dinamikoagoa. Kolaborazio ez da aldarrikatzen baina, talde lana egin dutela uste dut. Hizkuntzari dagokionez, akats gutxi batzuk daude, hala ere, hizkuntzaren maila egokia dela ikusten da.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzei dagokionez, blogare sarrera egokia da informazio zehatza eta erakargarria delako, bertan helburuak zehazte dira eta blogaren laburpen bat egiten du. Intalazioei buruzko informazio asko dago eta giza baliabideak ongi azalduta daude. Materialen erabilera egokia dela esango nuke baina zehaztasun gehio beharrezko dela uste dut (PAlak eta pilotak behar dituztela bakarrik apitzen dute). Argi ikusten da emakumeei bideratuta dagoela. Helburu nagusia ardi dago ondo pasatzea dela. Udalekua egiteko beharko duten gastuak azalduta daude eta diru sarrerak ere (partehartzaileak odaindu behar dutena). Kontaktuan jartzeko bidea ematen dute.

    3. Kalifikazioari dagokionez, lan ona egin dutela esango nuke eta esandako guztia kontuan hartuz 9,5koa jarriko nieke.

    4. Andrea Gandiaga Urgell, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.

    ResponderEliminar
  12. Proiektua burutzeko hautatutako ideia oso interesgarria iruditu zait euskal pilotan aritzen diren emakumeen kopurua oso baxua baita eta kopurua igo beharra dagoela iruditzen baizait. Ebaluatzeko irizpideei dagokienez, blogaren diseinua oso txukuna da eta edukia ondo antolatuta dago. IKT-ari dagokioneaz hainbat bideo erabili dituzte pilotan aritzen diren emakumeen esperientziak plazaratuz, baita argazkiak ere. Gainera, informazioa jasotzeko hainbat tresna erabili dituzte, besteak beste, dokumentalak, artikuluak, elkarrizketak eta web orriak. Nola antolatuta egongo diren garbi adierazten dute organigraman. Horrez gain, sare sozialetan ere presentzia dute euren ekintza guztien berri izateko.

    Hau guztia kontuan izanik, uste dut merezi duzuen nota 9,5 dela.

    ResponderEliminar
  13. Ikus daitekeen bezala zenbait informazio iturri erabili dituzte (bertan dauden elkarrizketak interesgarriakiruditu zaizkit). Blogaren diseinuari dagokionez ona iruditzen zait, erraz bereizten dira gauzak eta ordenatua dago eta bertan informazioa erraz aurkitzen da. Talde lana egon dela esango nuke , bideoan ikusten denaren eta abrren ondorioz.
    Blogaren helburua emakumeak pilotan aritzera animatzea da, pilota praktikatzen duten emakumeen kopurua oso txikia baita gizonekin alderatuz eta beti aukera gutxiago izan baitituzte kirol honetan. Insalazioei buruzko informazioa ere anitza da.

    Kalifikazioa:9

    Ander Arandia Morgaetxebarria ,Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.

    ResponderEliminar
  14. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  15. 1-Iturri ezberdinak erabili dituzte, haien artean elkarrizketak nabarmentzen dira. IKT tresnen erabilera aproposa da. Blogakk argitasun handia dauka eta erabilterraza da. Kolaborazio lana bideotan ikus daiteke. Hizkuntzari begira, nahiko ondo dago orokorrean.
    2-Antolatzaile mota, helburua, baliabideak,instalazioak, jarduera mota, aurreikusitako diru sarrerak… oso ondo zehazten dituzte baita erreferentziak ere.
    3- Azkenengo nota 9.25
    4- Josu Larraza Ansorena, JFKZ graduko lehenengo mailako ikaslea.

    ResponderEliminar